XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); eta, ez ninake nahi hori galeraz diezadakeen ezbeharrik bidean gertatzea.

- Zaude isilik, jauntxo erantzun zion Zoramenek, egin otoitz Jainkoari, dena ongi irtengo da eta; begira, nik ez dakit diodana egia den ala ez: isildu gabe jarduten naiz esamesaka, eta ez da harritzekoa izango zertan edo hartan asmatzea; nik, ordea, aldegin ez ezazun, zuri argudioak ekartzen asmatu nahi nuke, bihotza baretu eta gurasoekin, hauei zahartzaroa gozatzen, gera zaitezen; ez nago, egon ere, batere ados Flandes-ako joan-etorri horiekin, batez ere zu bezain adin gazteko mutikoek egin behar dituztenean.

Itxoegizu gehixeago hazi arte guda kontuetan sartzeko, etxean bertan ere nahiko gudu baduzunez gero: baduzu bai maite-gatazkarik asko zeure bihotza asaldatzen.

Lasaitu zaitez, lasaitu, buruberotxo hori; begira zer egiten duzun ezkondu aurretik; eta emaiguzu limosnatxo bat Jainkoaren izenean eta zeu zarena zarelako; benetan jatorri onekoa zarelakoan nago eta.

Honi egi-zale izatea lotzen badiogu, berriz, harro kantatuko dut neure garaipena, esan dizudan guztian asmatu dudalako.

- Lehen ere esana dizut, haurra erantzun zion Andres Caballero izatekoa zen, don Joanek, denean asmatzen duzula, egi-zale ez ote naizen beldurrean izan ezik; (...).